Bilbo, 2014ko otsailak 14-

Metro Bilbao eta EuskoTreneko langileak, Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteko kideak, saharar herriari laguntzeko prest aurten ere. Oraingoan hiru kamioi eroango dituzte, laguntza humanitarioz beterik: 15.000 € jateko eta botikatan, botikak, Ausserd-eko kanpalekuan tailer mekanikoa eraikitzeko eta Ausserd-eko ama-etxean eguzki-energia jaso eta erabiltzeko instalazio osoa egiteko osagaiak.

Karabana humanitarioa datorren astelehenean, otsailak 17, abiatuko da 8:00etan Gasteiztik, eta Metro BIlbao eta EuskoTreneko langileek ia egun osoa emango dute gidatzen  800 kilometrora dagoen Alacanteko porturaino, han itsasontziratu eta azken helmugaraino iristeko.

Hamargarren urtea du Metro Bilbaok saharar herriarenganako elkartasun-kanpainetan laguntzen. Aurreko urteetan Ertzaintzak emandako ibilgailu sorta garrantzitsua eroan zuten langileek eta, beste batean, Metro Bilbaok berak emandako materiala (hiru furgoneta, 20 ordenagailu-monitore eta 700 eskuoihal), gehi bi 4x4 ibilgailu eta bi trailer, Saharar Lagunen Gasteizko Elkarteak eman eta osasun-materialez beterik zihoazenak.

field_imagen_press
sahara
Resumen

• Metro Bilbaoko gidari batek eta EuskoTreneko hiruk eroango dituzte próximo lunes, 21 de febrero.

• Janaria, botikak, eraikuntzarako materiala daramate, tailer mekanikoa altxatzeko eta Ausserd-eko ama-etxean eguzki-energia instalatzeko.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación