Bilbo, 2014ko otsailaren 20a.Bihar ostiralean, otsailak 21, Tinduferantz abiatuko da Metro Bilbaoko gidari bat, eta 42,195 kilometro egingo ditu lasterka basamortutik elkartasunez. Lasterketa hurrengo astelehenean izango da, otsailaren 24an, eta hogeita bost herrialdetako 300 parte-hartzaile inguru egongo dira, eta haien artean, hiru euskal langile trenbideetako enpresakoak (Metro Bilbao, Euskotren ta Renfe). Ibilbidea El Aaiun-en hasiko da, Auserd-etik igaro, eta Samara-n amaituko da. Proba gogorra da basamortuko eguraldi txarragatik, besteak beste, tenperatura altu, haize eta lurzoru idor eta harritsuagatik. Juanma Cabrera esperientzia gehien duen metroko gidarietako bat da, 18 urtez gidatu baititu metroko unitateak. Gainera, lur guztietarako korrikalaria da, eta azken hamabost urteotan mota askotako lehiaketatan hartu du parte.<br><br>Proban parte hartuko duten pertsona guztien inskripzioarekin lortutako kopuruarekin kanpamenduetan proiektu humanitarioei lagunduko diete. Izaera solidarioko kirol ekimen honi esker, hainbat proiektu burutu dira, esaterako, kirol askotarako pistak edo kirol eskolak eraiki, edota karabana solidarioak bidali sendagaiekin, eskolako materialarekin eta kirol ekipamenduekin. Aurten diru-sarrerak ikastetxeetan kirola bultzatzeko zenbait proiektuetarako bideratuko dira.<br><br>Halaber, aurreko otsailaren 17an, Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteko Metro Bilbaoko eta Euskotreneko langileek hiru kamioiko pleita gidatu zuten, laguntza humanitarioz beteta

field_imagen_press
conductor
Resumen

•Lehenengoz, Metroko langile batek izaera solidarioko kirol-proba gogor-gogorra egingo du
.
•Juanma Cabrerak 18 urtez gidatu baititu metroko unitateak, eta azken hamabost urteotan mota askotako lehiaketatan hartu du parte

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación