Iñaki Azkuna Bilboko Alkatea Metro gizona izan zen. Osasun Sailburu zen garaitik izan zuen harremana hiriarteko trenaren hastapenekin, eta orduko larrialdien antzezpenetan segurtasuneko eta osasun-arretako ekintzetan ere parte hartu zuen. Geroago, ordea, erabat sartu zen Metro Bilbaoren administrazioan.

10 urtez eginkor jardun zuen enpresaren kudeaketan Administrazio-kontseiluko Lehendakariorde arduratik. Metro Bilbaorako erabaki handi eta aipagarri guztietan parte hartu zuen.

Miresten zuen Miguel de Unamunok esan zuen moduan, “amesten gaituen norbait hiltzen denean gure zati bat hiltzen da”. Azkunak Bilbo metroarekin amestu zuen; bere hirian irmoki defendatu eta sustatu eta harro erakutsi zuen eta egon zen beste guztietan harro erakutsi zuen amets hura, helduarora iritsi da dagoeneko.

Hiriarteko trenaren hamargarren urteurrenean esaldi bat utzi zigun sinadura-liburua.

Hona hemen:“Historian egin dugun gauzarik onenetakoa den Bilboko metropoliko trenbidearen 10. urteurrenean. Eskerrik asko. Iñaki Azkuna. Bilboko Alkatea”

Eskerrik asko beti arte, Alkate jauna.

field_imagen_press
azkuna
Resumen

Azkuna alkatea Bilboko metroaren enbaxadore bikaina izan zen mundu osoan

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación