Bilbo, 2014ko ekainaren 10a.

Metro Bilbao publizitate digitaleko sistema berria jarri duen Bizkaiko garraioko lehen operadore da. Euskarrien inbertsioa JC Decaux enpresari dagokio. Gaur egun, Metro Bilbaoko geltokietako euskarri estatikoen publizitatea ustiatzen du konpainia horrek.

Euskarri berriak Norman Fosterren eskakizun estetikoetara egokitu dituzte, arkitekto ospetsu horren proiektua zaintzeko. Izan ere, berak lortu zuen 1995ean Arkitekturako Brunnel Saria.

Pantailak hurrengo geltokietan daude: Alde Zaharrean, Moyuan, Abandon, Indautxun eta San Mamesen. Euskarri digital hauek nasa bakoitzaren erdian daude. Sistema digital modernoari esker, publizitate-zirkuituak partekatu ahal izango dira beste metro batzuekin, esaterako, Madril edo Bartzelonako metroekin.

Metro Bilbaok beste urrats bat eman du gaur egun indarrean dauden teknologia berrietarantz, bai aireportuetan bai Asiako metro batzuetan. Aurrerapauso horren ondorioz, publizitate berria egongo da Bilboko metroaren geltokietan, euskarri digital horretara bereziki egokituta. Beraz, publizitatearen sormen berrietara ireki da. Izan ere, oraingo euskarri estatikoetan ez dute agertzeko aukerarik izan.

Halaber, MUPIen beste funtzionaltasun garrantzitsua da Metroko bezeroekin komunikazioa hobetzera zuzenean bideratzea. Sistema aldakorrago eta azkarrago honi esker, metro zerbitzuari nabarmen eragiten dioten egoerak on-line jakinaraziko dira. Hauek dira lehenengo iragarleak: Bilboko Merkataritza Ganbera, Bilbao Dendak, Turismo Mejico eta Orange.

Komunikabideei aurkezteko ekitaldiko buruak hurrengo hauek izan dira: Itziar Garamendi, Herri Lan eta Garraioko Foru Diputatua, Eneko Arruebarrena, Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia eta Isabel López, JC Decaux enpresako Zuzendari Nagusia.

• Gaur, goizeko 11:30ean, pantaila berriak aurkeztu dira Moyuako geltokian.
• Guztira 10 MUPI daude Bilboko geltokirik erabilienetan.