<span style="font-family: "Verdana","sans-serif";" lang="EU">Bilbo, 2014ko ekainak 12
Metro Bilbao bihar 10:30ean hartuko ditu SECUR_ED (Secure Urban Transportation - A European Demostration) Europar Programan parte hartuko duten 55 pertsonak. Europar Batasun Ekonomikoko FP7 zazpigarren esparru-programak finantzatzen du. Esparru-programak ikerkuntzarako europar eremua sortzeko finantzazio-bitarteko nagusiak dira. FP7ren kasuan, segurtasun-arloa hartzen du eta tresna teknologikoak eta prozedurak garatzea du helburu, garraio publikoaren operadoreei eta sektoreko industriei operadoreen zein bezeroen eta gizartearen segurtasun-mailak hobetzen laguntzeko.
Jardunaldi horietan garraio publikoan segurtasuna hobetzeko tresna eraginkorrak aztertuko dira, bereziki azkeneko aurrerapen teknologikoetara egokitzera begira. Irtenbide horiek garraio publikoaren hamar sareren egunerokoan probatu dira, eta hiri handi zein ertainetan aplikagarriak dira. Honelako gaiak ere jorratuko dira: arriskuak ebaluatzeko metodologia, antolatu, planifikatu eta gauzatzeko prozedurak, operazio-maila guztietan, eta bideo-analisirako sistemak eta beste tresna asko eta asko, prestakuntza ere barne.
Metro Bilbaok parte hartze eginkorra izan du proiektuan eta nagusiki arrakastaz garatu dituen irtenbideak aurkeztuko ditu, besteak beste, lineako langileei eta zaintzako zerbitzukoei zuzendutako prestakuntza-paketeak, telebista-zirkuitu itxiaren bidezko kontrolaren bitartez egiten den jarraipena eta trenetik Arizeko tailerreko puntu batean WIFI eta 4G teknologiaren bidez irudiak deskargatzeko tresna erakustea. <span style="font-family: "Verdana","sans-serif"; mso-bidi-font-size: 12.0pt; mso-fareast-font-family: Calibri; mso-ansi-language: EU; mso-fareast-language: EN-US;" lang="EU"><o:p></o:p>
Bilkura bihar, ostirala, izango da Metroak Arizen dituen tailerretan
Europako hainbat herrialdetako garraio publikoko segurtasunean adituak diren 55 pertsona elkartuko dira (Txekia, Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batua)
Metro Bilbaok bere instalazioetan emaitza onez probatu dituen prozedura berriak aurkeztuko ditu.