Bilbo, 2014ko ekainak 18

Metro Bilbao aurrera doa Kabiezeseko geltokia inauguratzen denean dena prest izateko.

Bihar, 24:00etan antzezpen planifikatua egingo da Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileekin koordinatuta, kea erauzteko sistemak ondo ari direla egiaztatzeko. Hiru zatitan egingo da ariketa:

Santurtzi – El Bullón
El Bullón – Kabieze
Kabiezes – Kanpalekuko Atetzarra

Lurpeko zati berria, hor dago Kabiezeseko geltokia, berezia da larrialdi-irteera bat duelako (Bullón-eko irteera), Santurtzi eta Kabiezeseko geltokien artean, erdibidean; atetzar bat ere badu, trenbidean, Kabiezeseko geltokitik 700 metrora.

Zehazki, keak erauzteko sistemen funtzionamendua aztertuko da eta, horretarako, kea, kaltegarria ez den kea sartu beharko da zati horietan eta, ondoren, irtenerazi, hainbat modutara (bulkadaz, erauzpenez) aktibatutako larrialdi-aireztapenaren bidez.

Metro Bilbaok Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileekin apirilean, maiatzean eta ekainean egin dituen eta bihar amaituko diren martxan jarri aurreko ohiko egiaztapenak burutuko ditu horrela.

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileekin koordinatuta, ke-hustuketako azkeneko ariketa egingo du bihar, ekainak 19, 24:00etan.
Bilbo, 2014ko ekainak 18