Bilbon, 2014ko irailaren 8an.

Erakusketaren izenburua hauxe da: “Elkarrizketak: Bizkaiko Arkitektura XXI. mendean”. Helburua da Bizkaiko Lurralde Historikoan tokiko profesional eta enpresek mende honetako lehen urteetan egindako arkitekturaren panorama agertzea.

Ekimena Bilbao Bizkaia Architecture (BIA) barruan dago, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargotik sortuta.Urban Regeneration Forum BIA horren laguntzailea Metro Bilbao, eta helburua da Bilbo nazioarteko erreferente gisa kokatzea, hiriak eraldatu eta birsortzearen esparruan. Horren ondorioz, bisitari askok lehen eskutik ezagutu nahi dute nola kudeatu diren hiriko arkitekturaren konponketak.

Norman Fosterrek I. BIA Saria jasoko du Bilbon, hiriaren birsorkuntzan laguntzeagatik. Ingalaterrako arkitektoa ospetsuenetako bat da nazioartean. Bilboko metroa diseinatu zuen. Horixe izan zen, hain zuzen, Bizkaiko hiriburua eta metropolia eraldatzeko lehen proiektu handia.

Argazkiek ikusleen aurrean bilduko dituzte ibilbide bikain eta sendoa izan duten profesionalak eta sortzen ari diren beste egile batzuk. Izan ere, azken horien lanek dagoeneko protagonismoa eskatzen dute Bizkaiko gaur egungo arkitekturan.

Panelak Alde Zahar, Abando, Moyua, Indautxu eta San Mameseko geltokietan egongo dira irailaren bukaerararte.

Halaber, Bilboko metropoliaren garrantzia ukatu gabe, lurralde historikoaren jardueraren oinarrizko pieza eta epizentro gisa, obra horiek Bizkaiko geografia osoan hedatuta daude. Horrela, testuinguru desberdinetan garatutako lanak sartzen dira. Horietan landa-inguruak eta eskala ertain eta txikiko inguruak agertokia partekatzen dute hiri-inguruarekin.

Etor zaitezte ikustera!

field_imagen_press
exposición
Resumen

• Arkitekturaren lehen erakusketa monografikoa izango da Norman Fosterrek diseinatutako geltokietan, eta Urban Regeneration Forum BIA barruan sartuko da. Izan ere, Metro Bilbao horren laguntzailea da.

• Erakusketan hogeita hamabost panel egongo dira, hurrengo geltokietan banatuta: Alde Zaharra, Abando, Moyua, Indautxu eta San Mames.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación