Bilbon, 2014ko irailaren 27an.

Norman Foster Bilbora heldu zen atzo sari bat jasotzera; BIA: Bilbao Bizkaia Architecture saria, hain zuzen. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eman zion saria, hiriaren eraldaketan egindako ekarpenagatik.

Bilboko metroa izan zen hiriaren eraldaketaren lehenengo urratsa. Saria jaso duen arkitektoa eta bere lan-taldea arduratu ziren diseinuaz. Bizkaitarrek preziatutako garraiobidea da metroa, dudarik gabe. Hasiera-hasieratik jarri zieten “fosterito” izena kalean ikusten diren metrorako sarbideei, Norman Foster jaunarenganako estimuaren adierazgarri.

Arkitektoak Moyuako geltoki ondoko hotel batean ostatu hartu zuen eta bere agendan tartetxo bat egin zuen metro bisitatzeko, bere emaztearekin batera. Sarbide, mezanina eta nasetan zehar ibili ondoren, geltokiaren garbitasuna eta egoera ona goraipatu zituen, batez ere ia 19 urte funtzionamenduan daramala kontuan izanda.

Eta gainera oroigarri bat utzi zigun: Geltoki bakoitzerako sarbidean dauden dobeletako batean sinatu zuen: izena eta data, bere obraz harro dagoen beste edozein artista bezala.

Zorionak Foster Jauna !
• BIA sari jasotzeko Bilbon izan dela aprobetxatuta, Moyuako geltokia bisitatu zuen, Metroko arduradunekin batera.
• Bereziki nabarmendu zuen geltokien garbitasuna eta mantentze-egoera bikaina.