Bilbo, 2014ko abenduak 2

Asko dira Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean instituzionalizatu zuten “Euskararen Eguna” tarteko izaten diren ospakizun eta ekitaldiak. Metro Bilbaok aurten ere bere ekarpena egingo du, www.metrobilbao.eus domeinua eskuratuz, kartelak jarriz geltoki guztietan eta hiriarteko lantaldeak sustatutako hainbat ekitaldi eginez.

Abenduaren 3an, arratsaldez, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen “Baga, biga, higa” emanaldia eskainiko du Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoaren entzunaretoan. Mikel Laboaren “Baga, Biga, Higa” abesti ospetsuaren izenburupean euskaraz kantatutako musikaren historian zehar ibiliko gara, ahozko transmisiotik gaur egunera arte.

Era berean, mahai-oharrak jarriko dira bezeroen arretarako lau bulegoetan, nahi duten guztiak gure langileengana euskaraz zuzentzera animatuz.

Bestalde, Metro Bilbaok hainbat ekintza egin ditu aurreko egunotan. Lehenengoa sare osoko geltokietan eta txarteldegien pantailetan “Nik euskara maite” kartela jartzea izan da. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerdien berri zabaltzen ere lagundu dugu eta segituko dugu abenduaren 20an izango den finala sustatzen laguntzen.
• Bihar mahai-oharrak jarriko dira Bezeroen Arretako Bulegoetan, nahi duten guztiak gure langileengana euskaraz zuzentzera animatuz.
• Laster hasiko gara jada gurea den www.metrobilbao.eus domeinua erabiltzen.