Bilbo, 2015eko otsailak 23

1.000.000 euro, edo berdin den 8.833.703 KWh/urtean aurreztu du Metro Bilbaok faktura energetikoan, energia-efizientziarako ezarritako neurriei esker. Konparaziorako oinarri-urtea 2011 da, energia-aurrezteko neurriak hartu aurreko urtea, alegia, eta 3 urte geroago emaitza ezin hobeak ekarri dizkiote.

Metro Bilbaok, energia-kontsumitzaile handia izanik, bi konpromiso hartu eta betetzen ditu. Batetik Europako ingurumen-politikekin lerrokatzeko printzipioa eta, bestetik, efizientziaren printzipioa, hots, “egiten duen bera edo gehiago gutxiagorekin egitea”.

2011n Metro Bilbaok bere trenek 4,6 milioi kilometro ibiltzeko goi-tentsioko saretik 75.751.362 kWh inportatzen bazituen, 2014an, sare zabalagoarekin eta guztira 4,9 milioi kilometro ibiliz, 80.192.028 kWh inportatu behar izango zituzkeen. 71.358.325 kWh kontsumitu ditu, ordea, metropoliko tren-konpainiak.

Inportatutako energia guztitik, % 70 inguru trenen trakzioaren kontsumora doa eta % 30 geltoki eta tailerretara.

Gelaxka itzulgarrien sistema

Aurrezpenaren jatorria nagusiki metroaren sarean zehar hedatuta dauden hornidura-elektrikoko gelaxka itzulgarrien sisteman dago. Sistema horri esker kontsumoa jaistea lortu da, urtean 5.363.342 kWh. Trenek balaztatzeko prozesuan sobera sortzen den energiari, zehazki une horretan gertu eta trakzionatzen ari diren beste tren batzuek aprobetxatzen ez duten parteari aprobetxamendu bikoitza emateko aukera ekartzen du sistemak.

Horrela, balaztatzean birsortutako energia, gelaxka itzulgarrien sistemaren bidez katenariaren beraren bitartez trenen artean transferitzerik egon ez dena, geltokietara bideratzen da hango kontsumoan aprobetxatzeko. Hartara, urtean kontsumoan 1.879.288 kWh aurrezten da. Gainera, oraindik geratzen den energia-soberakina banaketa-sare orokorrera itzultzean da, urtean 3.484.054 kWh edo, amaierako faktura nabarmen merkatuz.

LED sistemarekin argiztatzea

Bigarren maila batean, beste energia-efizientziarako egindako beste jarduera batzuek aurrezpen nabariak ekarri dituzte, hala nola, geltokietako gaueko argiztapenaren neurriak zehaztea, tren, eskailera mekaniko, publizitate-panel, mantentze-lanen tailerretan, eta geltokietan apurka ezarriz joan den Led argiztapena. Jarduera horiek guztiak ezartzeak urtean 3.470.361 kWh aurreztea ahalbidetu du.

Hobekuntza potentziaren kontratazioan

Neurri horiei, gainera, azpiestazioetarako potentziaren kontratazioaren alorrean izandako hobekuntza handia gehitu behar zaie. Hartara, 2013 eta 2014an, Metro Bilbaoko hainbat azpiestazioren karga-kurbak aztertu eta gero egokitzapenak egin ahal izan dira kontratatutako potentzia-mailetan eta, ondorioz, potentzia-terminoen murrizketek hobekuntzak ekarri dituzte, baita urtean beste 310.000 eurotik gora aurrezteko modua ere.

Etorkizuna

2015era begira, Metro Bilbaoren eta BGPren energia-eraginkortasunerako ahalegin bateratuak 550 saileko trenetan (zaharretan bigarren saila) eta hiru geltokitan (Areeta, Moyua eta San Mames) Led teknologia jartzen segitzera xedatuko dira, gutxi gorabehera 150.000 euro inbertituz eta martxa eraginkorraren proiektuarekin, trenetan gidatzeko modu berriak ezartzeko helburuz. Modu horiek energia-efizientziako irizpideetan oinarritzen dira, eroso eta operazioko zehaztapen teknikoak betez eta oraingo bidaia-denborei eutsiz, energia kontsumoa gutxituko dute hobekuntza ekonomiko eta ingurumenekoak lortuz.

Erreferentea sektorean

Azken urteotan ezarritako energia-efizientziako eta aurrezpeneko neurriak, baten bat munduan aitzindari gainera, tarteko, Metro Bilbao erreferente bihurtu da sektorean. Metropoliko trenak hainbat forotan parte hartzen du estatu mailan, trenbide alorreko eta industriako enpresekin batera. Helburua baterako energia-erosketa sustatzea da eta, jardueraren arabera, enpresen energia-erabilera erreala jasotzen duten lege-aldaketak sustatzea.

field_imagen_press
Metrobio
Resumen

• Metro Bilbaok kontsumitzen duen energiaren % 70 trenen funtzionamendura bideratzen da, eta gainerako % 30a geltoki eta tailerretara.
• 1.000.000 euro energia-efizientziako neurrien eraginez aurreztu dira, eta 300.000 euro kontratatutako potentzian egindako egokitzapenen ondorioz.
• Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Metro Bilbaok jarraituko dute elkarlanean 2015ean, energiakudeaketa hobetzeko.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación