Bilbo, 2015eko martxoak 27

Lanean ari den hiriarteko treneko lantaldeko norbaiti eraso egitea delitutzat hartzen da, eta hala berresten du jaso den azkeneko epaian.

Epaiak joan den abenduaren 28ko gertakariak zigortu ditu. Pertsona batek eraso egin zion geltoki-ikuskatzaile bati. Aste honetan jaso da eta hainbat urratze egotzita zigortu dute auzipetua, guztira 14 hilabeteko espetxealdia. Delitu nagusia metroko langile bati eraso egitea izan da.

2007tik hona metroko langileei eraso egiteagatik emandako beste 7 epaiei gehitzen zaie oraingo hau. Metro Bilbaok txarretsi eta jazartzen ditu bere instalazioetan lanean ari diren enpresako pertsonen kontrako egiten diren eraso, mehatxu, larderia edo bestelako jokabide ez-legezkoak.

Metro Bilbaon duela hainbat urte antolatutako ekimenekin jarraituz, lantaldea sortu da enpresaren baitan, "BIDAIDE", bizikidetza sustatzeko bereziki, gizalegea, arauak eta lanean ari diren pertsonak errespetatzea aldarrikatuz. Enpresako sail ezberdinetako jendea bildu da, sindikatu guztietako ordezkariak barne, prebentzioaren eta lan osasunaren ikuspegiarekin, jokabide gizagabeak metrotik desagerrarazteko.

• Guztira 14 hilabetekoa da zigorra
• 2007 urtetik 8 dira metroko instalazioetan jasandako erasoengatik ezarritako zigor-epaiak