Bilbo, 2015eko martxoak 27

Bilboko metroak zerbitzua indartuko du igandean, martxoak 29, Korrikaren 19. edizioa agurtzera bilduko diren pertsonen mugikortasuna errazteko. Bilboko geltokian 3 minutuko maiztasuna jarriko da, 6 minutu Bidezabal eta Kabiezesera, 13 minutu Larrabasterrara eta 20 minutu Plentziara.

Egun horretarako maiztasunak areagotzeaz gain, eginkor hartuko du parte 2409 kilometroa erosita. Lantaldeko bi emakumek eroango dute San Inazioko geltokiaren albotik doazen mila metro horietan, lankide gehiagok lagunduta. Metroko korrikalariek goiz altxatu beharko dute, goizeko 7:36an dutelako lasterketarako hitzordua.

Bestalde, Metro Bilbaok Korrikaren amaierako jaira Areatzara etorriko diren milaka pertsonei ongi etorria opatzeko biniloz apaindu du Zazpi Kaleetako geltokia. Publizitateko euskarriak ere doan utzi ditu, Korrika 19ren kartel ofiziala geltokietan eta txarteldegien pantailetan, bezeroak euskararen aldeko lasterketan parte hartzera animatzeko.

• Korrika Bilbon amaituko da, eta metroak zerbitzua indartuko du korrikalarien eta laguntzaileen mugikortasuna errazteko.
• Metroko bi emakumek eroango dute lekukoa San Inazioko geltokiaren albotik doan 2409 kilometroan.