Bilbo, 2015eko uztailak 14

ADO/Avanza taldearen ordezkaritza, Presidentea eta Zuzenari Nagusia buru, Metro Bilbaoren bulego nagusietan izan zen atzo Portugaleko gobernuak lizitatutako lehiaketa publikoan eman berri zaien adjudikazioaren xehetasunez jarduteko. Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuorde eta Metro Bilbaok Lehendakariordeak hartu zituen.

Lehiaketak garraioaren alorreko hainbat talderen interesa piztu du eta ADO/Avanzaren eskaintza hautatu dute azkenean aurkeztu diren 5etan onena delakoan. Metro Bilbaok ADO/Avanza lagundu du aurkeztutako eskaintza idazten eta datozen 3 urteetan Lisboako metroa ustiatzeko laguntza teknikoa ere emango dio.

Zehazki jakintza handia duen hainbat arlotara bideratuko da Metro Bilbaoren lana:

• Trenbide-sarearen operazio-eredua definitzea.
• Energiaren kontsumoko estrategiak, energia aurrezteko analisiak eta neurriak barne.
• Trenbide-sistemen mantentze-lanen plangintza eta antolakuntza, optimizazio-programak barne.
• Zerbitzu-eskaintza eta plan erantsia prestatzea, sarearen eskarira egokituta beti.

ADO taldea garraio eta mugikortasuneko multinazionala da, Mexikon sortua duela 75 urte. AVANZA filialaren bidez bidaiarien errepideko garraioaren lehen operatzaile pribatua da, 24 emakidarekin Espainia eta Portugalen artean eta bigarrena bidai luzeetan autobusez.

ADO/Avanza taldea errepideko garraioaren alorreko esparru guztietan aritzen da: hiri barruan, aldirietan, bidaia luzeetan, erabilpen bereziko garraio erregularrean eta garraio pribatuan. Gainera autobus geltokiak, zerbitzu guneak, Zaragozako tranbia eta Bizikleta Publikoen zerbitzuak kudeatu eta ustiatu du.

Ezker-eskuin: José Miguel Ortega (MB), Jorge Aguiar (ADO/Avanza), Juan Abel Arias (ADO/Avanza), Luis Fernando Lozano (ADO/Avanza-ko Presidentea), Antonio Aiz (Eusko Jaurlaritzako Garraioko Sailburuordea), Valentín Alonso (ADO/Avanza-ko Zuzendari Orokorra), Eneko Arruebarrena (MB), Iñigo Prado (ADO/Avanza) e Iñigo Ortuondo (MB)
• Portugaleko gobernuak lizitaziora atera du Lisboako metropoliko garraio sistema, autobusak eta metroa, ustiatzeko sistemaren emakida.
• Ado/Avanza taldeak, eskaintzan Metro Bilbaoren lankidetza sartuta, lortu du lehiaketa publiko horren adjudikazioa.