Bilbon, 2015eko irailaren 2an.

Beste urte batez, Getxoko Folk Jaialdiaren XXXI. Edizioan lagunduko du Metro Bilbaok. Bihar, ostegunean, 12:00ak inguru, Bizkaiko Foru Aldundian emanaldia eskaini ondoren, talde eskoziarrak Alde Zaharra geltokiko Unamuno irteeran egingo du agerraldia. Taldea hogei bat pertsonek osatzen dute eta Bidezabal geltokiraino bidaiatuko dira.

The Royal Burgh Of Stirling Pipe Band 1977an sortu zen, talentu gazteak deskubritu zein sustatzean zentratzen da batez ere eta gaita eskoziarra ezagutzera ematen saiatzen da, bereziki Stirling-en, Eskoziako hiri nagusietako batean.

Metro Bilbaoren laguntzarekin, izen handiko figurak eta banda gazteak elkartuko dira Getxoko jaialdi horretan, bakoitzak bere herrialdeko musika sentitzeko eta ikusteko modua adieraz dezan.

• The Royal Burgh Of Stirling Pipe Band Alde Zaharra geltokitik Bidezabaleraino bidaiatuko da bihar eguerdian.
• Musika taldeak Unamunoko sarbidean hasiko du ibilbidea, Bizkaiko Foru Aldundian emanaldia eskaini ondoren.