Bilbo, 2015eko azaroaren 13a.

Metroak 20 urteko zerbitzua bete zuen asteazkenean, azaroak 11. Ospakizunez betetako asteari amaiera emateko, Moyuako geltokian puxikak eta pasteltxoak banatuko dira bertaratzen diren guztien artean, produktuak agortu arte.  Moyua Plaza leku ezagun eta adierazgarria da eta bertan hasi ziren metroa egiteko obrak; horregatik jarriko dira bertan karpak, jaki gozo horiek dastatzen emateko.

Artxanda, Galdakao eta Leioako Ostalaritza eskoletako ikasleek bereziki diseinatu eta egindako gozokiak dira. Etorkizuneko sukaldari horiek metropolitarrarekin batera jaio ziren, orain hogei urte inguru dituzte.  Eskola horietako bakoitzak gozoki berezi bat egin du:

Artxandako Ostalaritza Goi Eskolak: Txokolate moussez betetako bizkotxoa, fondantez egindako metroko txartelaz estalita.

Galdakaoko Goi Eskolak: Bizkotxoa kanpotik eta txokolate zuri eta mugurdizko moussea barrutik, Bilboko harlauza gogoraraziz.

Leioako Ostalaritza Eskolak: Toffe eta ur kremazko pasteltxoa.

field_imagen_press
XX
Resumen

. Moyua Plazan, 12:00etatik aurrera eta produktuak agortu arte.
. Artxanda, Galdakao eta Leioako Ostalaritza Eskolen laguntza izango du.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación