Bilbo, 2016ko martxoaren 4a

SAIL in Festival-en harira, eta horren baitako SAIL in Expo -IRUDIETAN NABIGATZEN- atalaren esparruan, SAIL in Festival-eko Christophe Launay argazkilariaren atzera begirako erakusketa aurkeztu da gaur Bilbon, Indautxuko metro geltokian.

Christophe Launay, jaiotzaz bretoia, Australian bizi izan zen hamabi urtez, eta bertan, freelance lana eta goi-mailako estropadetan parte-hartzea uztartu zituen. Egilea Australian bizi izan zen hamabi urtez, bertan freelance lana eta goi-mailako estropadetan parte-hartzea uztartu zituen. Kirolari gisa, milaka milia nabigatu ditu, hala itsasontzi klasikoen estropadetan nola estropada mitikoetan, Sydney-Hobart-en kasu. Itsas publikazioetan lan egiteaz gain, Christophek nazioarteko aldizkarietan argitaratu ohi ditu lanak eta marketin kanpaina ugaritan lan egin du, Rolex, Hugo Boss, Banque Populaire edo Macif markekin, besteak beste.

Bere 23 argazkiak Moyua, Indautxu, San Mames eta Santurtzi geltokietan daude ikusgai, otsailaren 25etik apirilaren 1era bitartean.

Egileak eskerrak eman ditu eta erakusketarekin zein SAIL in Festival-ekin oso pozik dagoela adierazi du, bere hitzetan, Bilbo munduko bela hiriburu bilakatu baitu beste behin eta indar handiagoz.

Egon dira: Christophe Launay, argazkilaria, estropada-kirolaria eta Egilea, Urtzi Sagarribay, SAIL in Festival-en Zuzendaria/ eta Susana Palomino, Metro Bilbaoren Marketin eta Komunikazio Burua.

field_imagen_press
SailInErakusketa-Exposición
Resumen

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación