Bilbo, 2016ko maiatzaren 4a.

"Distantziak murrizten, errealitateak hurbiltzen" argazki-erakusketa 2016ko amaierara arte ikusi ahalko da Metro Bilbaok utzitako Portugalete, Santurtzi, San Mames, Abando, Moyua, Indautxu eta Casco Viejo geltokietan. Zabalketak 25 urteko ibilbide honetan egindako lana jendaurrean erakusteko helburuz antolatu du.

1991. urteaz geroztik Zabalketak pertsona guztien duintasuna eta eskubideak defendatzeko lan egiten du, pobrezia eta bidegabekeria desagerrarazteko borrokatzeko ekintzen bitartez, eta pertsonarik zaurgarrienei funtsezko zerbitzuak eskainiz.

Nazioartean, hainbat herrialdetan egin ditugu ekintzok: Peru, Bolivia, Kolonbia, Kenia, Nigeria eta Filipinetan. Euskadin, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako zentroekin eta unibertsitateekin lan egiten du, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren arloko proposamenak eginez gizarte solidarioagoa eta konprometituagoa lortzeko. Ekintza horiez gain boluntariotzako eta gizarte ekintzako jarduerak burutzen ditu.

Erakusketan 10 argazki-panel daude, Metro Bilbaoren zenbait geltokitatik txandatuko direnak, 2016ko amaierara arte. Argazkiotan, Zabalketak lan egiten duen herrialdeetan egiten dituen ekintzetako batzuk erakusten dira. Helburua beraien errealitateak erakutsi eta hurbiltzea da, herritarren artean sentsibilitatea eta elkartasuna pizteko asmoz.

250.000 pertsona baino gehiagok jaso dituzte Zabalketak munduko hainbat txokotan egiten duen lanaren onurak. Nigerian, 16.000 pertsona baino gehiagorentzat eraiki dira 11 eskola, 4 osasun-zentro eta edateko uretarako 8 sistema. Bolivian eskubide politiko eta zibilen berdintasuna erdiesteko ari gara lanean. Orain arte 760 emakumeri landa-giroko lider izateko prestakuntza eman diegu, gaur egun nekazarien sindikatuetan karguak dauzkatenak eta udal zinegotziak direnak. Zabalketak Peru eta Boliviako Andeetako komunitateetan garatzen dituen garapen integraleko programetan 85 nekazari-komunitatek parte hartu dute.

Zabalketak egiten duen sentsibilizazio eta hezkuntza lanari dagokionez, beraren baliabide didaktikoak 130 zentro baino gehiagotan daude, lehen hezkuntzatik goi mailako hezkuntzara bitartean, eta 1.200 pertsonak jaso dituzte.
• "Distantziak murrizten, errealitateak hurbiltzen” erakusketa Portugalete, Santurtzi, San Mames, Moyua, Indautxu, Abando eta Casco Viejo metro geltokietan ikusi ahalko da urte honen amaierara arte.
• Kanpaina honen helburua gure GKEak azken 25 urtean egin duen lana erakustea da, bere lanaren onurak 250.000 pertsonatik gora jaso baitituzte.
• 1991. urteaz geroztik Euskadin nazioarteko lankidetzaren, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren aldeko proiektuetan lan egiten du Zabalketak. Nazioartean, hainbat herrialdetan dago, besteak beste: Peru, Bolivia, Kolonbia, Kenia, Nigeria eta Filipinak. Ekintza hauek pobrezia eta bidegabekeria desagerrarazteko helburuz egiten dira. Euskal Autonomia Erkidegoan, lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikastetxeetan eta unibertsitateetan lan egiten du, gizarte solidarioa eta konprometitua lortzeko.