Bilbo, 2016ko maiatzaren 18a.

Orijinalak dira, adierazgarriak eta dibertigarriak. Estropataden irudirik onenak Metro Bilbaon ikusgai daude dagoeneko. “Estropatada by WOP” erakusketa da hau, urteotan Hiribilduan izan den ekimen adierazgarrienetako bat ikusi eta gozatu duten pertsona ezberdinek egindako irudi sorta.

WOPek sare sozialen bitartez luzatu zuen ideia: Ba al duzu Estropatadaren argazki politen bat? Eta azken urteotan pertsona anonimoek WOP estropadetan egindako argazkiz betetzen hasi zen sarrera-ontzia.

WOPen Estropatadak hiru edizio dauzka dagoeneko eta ekimen honetan jasotako argazkiak askotarikoak dira. “Irudirik onenak jaso nahi izan ditugu, jakin baikenekien urte hauetan jende asko aritu dela argazki izugarriak egiten. Hautaketa zaila izan da, ordea; oso argazki bereziak zeuden eta” azaldu du Mikel Renteria WOPen arduradunak.

Zortzi panel ezberdinek osatzen dute erakusketa, Indautxu eta Moyuako geltokietan banatuta, eta ekainaren 30era arte izango dira bertan ikusgai. Geltoki horietan gaur goizean egin dugun inaugurazioan, egileek erakusketa-panel handi bilakatuta ikusi ahal izan dituzte euren argazkiak.

Oneka Tirado, Juan Ignacio Llana, Jose Ignacio Costa eta Ignacio Perezen argazkiak Moyuan; eta Marta Garros, Juan Ignacio Llana eta Felix Estefania Azuaren argazkiak Indautxun. Javi Garrido eta Ander Aguirre ezin izan dira bertan izan, lan arrazoiek eraginda. Eta guzti-guztiek bat egin dute ideia berean: “Oso hunkigarria da zuk egindako argazki bat honelako erakusketa baten parte dela ikustea. WOPetik jakinarazi zidatenean nire argazkietako bat gustuko izan eta aukeratu egin zutela … ez nuen espero! Ohorea izan da, eta sorpresa handia ere bai”.

Inaugurazioan honakoak ere izan dira: Isabel Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako diputatua; Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Saileko Gizarte Politiken sailburuordea; Iñigo Pombo, Gizarte Ekintzako zinegotzia; Susana Palomino, Metro Bilbaoren Marketin eta Komunikazio Burua; Mikel Renteria, WOP-en sortzailea; Ixone Zubieta, BBKko Gizarte Erakunde Arloaren Arduraduna; Eneritz Vergara, Euskaltel-ekoa;Marian Sandoval eta Laura Marchante, Yimby-koak; Fernando Gonzalez, Lopez Landakoa eta Luis Sastre eta Susana Crespo, Surne-koak;

Laguntzailea: Metro Bilbao

Ekintza hau Metro Bilbaoren lankidetzari esker izan da posible, beste behin Estropatada WOPen babesle jardun duelako. Horretaz gain, 5 metroko WOPato ahate erraldoi bat Metroan izan da lehendabizikoz (Ansioko geltokian bisita daiteke, ekain bukaerara arte). Gainera, Metro Bilbaok 25.000 zorro egin ditu, bertan milaka pertsonak euren bidaia-txartelak gorde ahal izateko. Geltoki guztietan daude eskuragarri. Azkenik, txartel-makinetako pantailen bitartez lasterketaren laugarren edizioaren publizitatea erakutsiko da.

Estropatada 2016: laugarren edizioa

WOPek antolatutako festa honen laugarren edizioa ekainaren 26an izango da, igandean, eta aurtengoan ere publikoa harrituta utzi nahi dute antolatzaileek. “Gozatzea da helburua. Egun osorako egitaraua antolatzen gabiltza: talde ezberdinen zuzeneko ekitaldiak, haurrentzako tailerrak … baita egun osoko eskaintza gastronomiko zabala ere”, azaldu digu Mikel Renteriak. “Ekitaldi handia da eta, beti bezala, WOP ekintza guztien etekinak neuro-narriadura eragiten duten gaixotasunak ikertzera bideratuko da".

2016ko Estropatadaren babesle izango dira honakoak: BBK, El Correo, Euskaltel, Fagor, Yimby, Beso Beach Formentera, Bilbao Berria, Lopez Landa, Metro Bilbao, Surne. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren eta Bilboko Udalaren babesa ere izango du.

Informazio gehiagorako:

Gloria Irazu. 639 012 556
gloria@wopmail.org
www.wopato.com

field_imagen_press
Rueda de prensa: Exposición Estropatada en Metro Bilbao
Resumen

• Indautxu eta Moyuako geltokietan, ekainaren 30era arte.
• Erakusketa 8 panel ezberdinek osatzen dute Indautxu eta Moyuako geltokietan. Ekainaren 30era arte izango dira ikusgai.
• Bat-bateko irudiak dira, azken urteotan WOP estropatadaren ikusle ezberdinek eginak.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación