Bilbo, 2016ko abenduak 2

Metro Bilbaok bihar Euskararen Eguna Txantxangorria protagonista nagusia izango den kanpainarekin ospatuko du. Horrela, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek, hiru hiriburuetako Udalek eta Eudelek atera duten euskararen ikur berria sustatu eta bistaratzeko ekimenarekin bat egingo du, bezeroak eta langileak euskara erabiltzera animatuz.

Geltokietako informazio euskarri guztietan txantxangorriaren irudia jarri da, “Eman hegoak euskarari”  leloaz.

Bestalde, Areetako geltokiko eskailera finkoak binilatu dira, zehazki Xake plazarako irteerakoak. Txantxangorria abenduaren 18ra arte egongo da geltoki horretan.

Era berean, euskararen ikur erraldoiak Moyua eta Barakaldoko geltokiko bidaiariak agurtuko ditu abenduaren 18ra arte.

Azkenik, metroaren egoitza nagusia ere Txantxangorriaren irudiaz argiztatuta dago jada, han inguruan ibiltzen den jendea euskaraz hitz egitera animatzeko.

field_imagen_press
Dia Internacional del Euskara
Resumen

• Irudia geltoki guztietan egongo da “Eman hegoak euskarari” leloaz
• Txantxangorri erraldoiak apainduko ditu Moyua, Areeta eta Barakaldo geltokiak, baita Metro Bilbaoren egoitza nagusia Nafarroa kalean

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación