Bilbo, 2017ko martxoaren 6a

Bilboko metroak WiFi zerbitzua zabalduko du 1. eta 2. lineetako geltoki guztietara, datozen bost urteetan zehar garatuko den proiektuan. Azken bi urteetan proiektu pilotu bat burutu da 10 geltokitan, eta ekimen honen bidez, jarraipena emango zaio. Zabalkundea burutu ahal izateko, Wifinova enpresarekin daukagun akordioa luzatu behar dugu; ondorioz, wifi sarearen azpiegitura gainerako geltoki guztietara zabaltzeak dakarren inbertsioa egiteko konpromisoa hartuko dugu.

2016aren amaierara arte, hamar geltoki horietako proiektu pilotuak iraun duen bitartean, 7.502.612 bisita egin dira TUWI atarira, eta interneterako 3.290.963 sarbide. Batez beste, 365.000 bisita azken urtean 156.000 sarbide hilean. Guztien artean bisita gehien erregistratu dituena San Mameseko geltokia izan da; bisiten %16a bertan egin dira; ondoren Moyua eta Zazpikaleak/Casco Viejo, %13 eta %12ko portzentajeekin, hurrenez hurren. Gurutzeta-Cruces eta Areetan ere datu aipagarriak jaso dira, %11koak.  Egunik erabilienak astelehenetik ostiralera bitartekoak izan dira, eta bisita gehien jaso ziren eguna azaroaren 24a izan zen, 20.485 bisitarekin, Athletic-Sassuolo partidaren eguna.

Horrela izanik, Metro Bilbaoko bezeroek interneterako sarbidea izan dezakete doan, gutxienez 15 minutuz geltoki eta eguneko, WiFi sistema duen gailu baten bidez, modu erraz, seguru eta erakargarrian konektatzeko. Helburua metroko bezeroei doako sarbidea ematea da, albisteak irakurri, posta elektronikoa begiratu, sare sozialetan sartu eta mezularitza zerbitzuak erabiltzeko aukera izan dezaten, besteak beste, geltokian ematen dituzten itxaronaldi labur horiek aprobetxatzeko.

Wifinova

Bizkaiko enpresa hau da eremu publikoetan sare gehien zabalik dituena. Horrela, zerbitzua ematen die Bilbo metropolitarreko udal nagusiei, administrazio publikoei, merkataritza-guneei, ospitaleei, hotelei eta enpresa txiki eta ertain askori.  Erantzuna emateko gaitasun handia dute eta nazioarte mailako presentzia ere badute.  WiFi Kudeaketarako Plataformetako baten jabea da; horri esker, sarbide segurua eta erakargarria eskain dezake.  Erabiltzaile askoko egoeretan konponbideak ematen aditua da, eta eduki ez egokien gaineko nabigazio-blokeoa ere bermatu dezake. Zerbitzuaren eskaera igotzeko itxaropena dauka, azpiegitura handitzeko aurreikusitako inbertsio berriekin.

field_imagen_press

Resumen

• 2016aren amaierara arte, WiFi sarea zuten Metro Bilbaoren geltokietan 7.502.612 bisita egin ziren TUWI sarbide-atarira eta interneterako 3.290.963 sarbide.
• Zerbitzua gainerako geltoki guztietara zabalduko da, 31 guztira, apurka-apurka.
• Bisita gehien izan dituen geltokia San Mamesekoa izan da, eta errekor eguna Athletic-Sassuolo partidarena izan zen.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación