Bilbo, 2018ko urtarrilaren 23a

“Heziketak ez dauka mugarik” izeneko erakusketa bost argazki panelez osatuta dago. Horrela, FASFIren proiektuen bidez laguntza ematen zaien haurren errealitateak ikusaraztea da asmoa. Erakundeak hainbat herrialdetan egiten du lan eta bere egitekoa heziketaren bidez egoerak hobetzen laguntzea da, haur eta emakumeen artean zein komunitateetan. FASFIrekin lan egiten duten hainbat boluntariok egin dituzte argazkiak.

Erakusketa honako geltokietan bisitatu daiteke:

- Moyua, Ercilla/Elkano irteera, urtarrilaren 31ra arte.
- Zazpikaleak/Casco Viejo, San Nikolas irteera, otsailaren 28ra arte.

Ayuda Solidaria Hijas de Jesús Fundazioa (FASFI) gobernuz kanpoko erakunde zibila da, nazioartekoa eta irabazi asmorik gabekoa. 2003an sortu zuen Jesusen Alaben Kongregazioak (Jesuitinak), herrialde eta pertsona pobretuei laguntza emateko xedearekin. Aukerak eta enplegagarritasuna sortzeko tresnarik ahaltsuena heziketa dela uste dute eta hala erabiltzen dute. FASFIren bidez, zonalde pobretuetako neskatila eta gazteek barnetegietan ikasteko aukera dute, etorkizun bat landu eta bizitza duin bat eduki ahal izateko. Irakasleei prestakuntza emateaz ere arduratzen dira, beren gaitasunak garatu eta inguruetako gazteekin hobeto lan egiteko aukera izan dezaten.

FASFIk nazio mailan (Euskadi, Nafarroa, Katalunia, Valentzia, Andaluzia, Madril, Gaztela eta Leon, eta Galizia) zein nazioartean dauka presentzia (Latinoamerika, Karibe, Brasil, Afrika eta Asia). Hainbat proiektu mota garatzen dituzte: sentsibilizazioa, heziketa arloko garapena, emakumeen prestakuntza eta sustapena, nekazari herritarrenganako arreta, desplazatu eta errefuxiatuentzako zerbitzua, laguntza humanitarioa eta larrialdikoa.

Informazio gehiago: www.fasfi.org

FASFI, Ayuda Solidaria Hijas de Jesús Fundazioak, bere lana erakutsi du haur babesgabeenen heziketa eta elikadurari buruzko argazki erakusketa baten bidez
• Moyuako geltokian dago ikusgai eta Zazpikaleak/Casco Viejo geltokira mugituko da