Bilbon, 2018ko urtarrilaren 31n

Trengintza Hiztegiak jada 5.200 kontzeptu eta 100 irudi jarri ditu lau eletan (eu, es, fr,en) Interneten (www.trenhiztegia.eus), tren alorreko enpresek 2016an Elhuyarrekin abiatutako elkarlanaren eskutik.

Aurrera eta ondo doa Bizkaiko Garraio Partzuergoa, CAF, Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea erakundeek, Elhuyarreko terminologia-adituen aholkularitzapean, iaz trengintza-hiztegia osatuz joateko abiatutako bidaia.

2016an sektoreko terminologiaren inguruko 4.830 kontzepturekin sortu eta sarean plazaratu ostean, lau hizkuntzatako hiztegiari 2017an 500 gehituta, jada 5.200 kontzeptu ditu. Gainera, 100 irudi sartu zaizkio.

Bost erakundeen asmoa proiektu horretan segitzea da, urtero zerbait gehituz, kontzeptuak, irudiak zein hizkuntzak.

Beraien arteko harremana eta elkarlana sustatu eta lan horren hazia eta uzta beste alor batzuetara hedatzeko ez ezik, beste jarduera sektore-batzuentzat eredu eta akuilu izateko bideak arakatu nahi dituzte.
Bizkaiko Garraio Partzuergoa, CAF, Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea erakundeek 2016an egin zuten hiztegia berritu egin dute.