Neguko ordutegia
Neguko ordutegia hurrengo irailak 4tik aurrera indarrean egongo da.
Ordutegi guztiak "Hurrengo trenak" atalean.
Rauw Alejandro Kontzertua
Rauw Alejandrok irailaren 2an, larunbata, BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.
Athletic Club – Real Betis
Abuztuaren 27an, igandea, Athletic Club eta Real Betis taldeak 21: 30etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du partida amaitu ondoren, mugikortasuna erraztuz.
Moyua, Indautxu eta Santimami/San Mamés geltokietan bakarrik sartu ahal izango da.
Aste Nagusia. Kontzertuak Europa parkean
Metro Bilbaok Europa Parkean abuztuaren 23, 24, 25 eta 26an Aste Nagusiaren programatutako kontzertuetara joateko Santutxuko geltokiaren erabilera gomendatzen du.
Gogoratu:
Ezkerraldetik, Uribe Kostatik ala Bilbotik bazatoz erabili beti Santutxuko geltokia.
Basauritik ala Etxebarritik bazatoz erabil dezakezu Basarrateko geltokia.
Aste Nagusia 2023
Aurreko urteetan bezala, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 19tik (larunbata) 27ra (igandea).
Planifikatu zure bidaia eta gogoratu jaietan metro zerbitzua egongo dela eguneko 24 orduetan.
Abuztuaren 27an, igandea, 23:00etan amaituko da zerbitzua. Gero, Athletic Cluben eta Real Betisen arteko partida amaitu ondoren, zerbitzu berezia eskainiko da eta Moyua, Indautxu eta Santimami/San Mames geltokietan barkarrik sartu ahal izango da.
Athletic Club - Real Madrid
Abuztuaren 12an, larunbata, Athletic Club eta Real Madrid taldeek, 21:30ean jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du partida amaitzean.
Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei. Zure itzulera planifikatu eta gogoratu metroa gau osoan ibiliko dela.
Iron Maiden Kontzertua
Iron Maidenek uztailaren 22an, larunbata, BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.
Uztailak 15 eta 22. Barakaldo eta Santurtziko jaiak
Uztailaren 15eko eta 22ko gauetan, Barakaldoko eta Santurtziko jaiak direla eta, gaueko trenen maiztasuna (23: 00etatik 06: 00etara) honako hau izango da:
Basauri – Kabiezes 20 min.
Etxebarri – Plentzia 30 min.
Gogoratu ekainetik irailera ostiral eta jai bezperetan gau osoan ibiliko dela metroa.
Ordutegiak hemen: Zure bidaia planifikatu
BBK Live 2023
Ostegunean, uztailak 6, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du gau osoan zehar.
Uztailaren 6an: 23: 00etatik 06: 00etara:
Basauri - Kabiezes 60 '
Etxebarri – Plentzia 60 '
Enborra 30 '
Ostiralean, hilak 7, eta larunbatean, hilak 8, metroa egongo da gau osoan, ohiko maiztasunekin.
Sopelako jaiak
Hemen duzu, Sopelako jaiak tarteko, larunbat gaueko (uztailak 1, 23:00etatik 6:00etara) trenen maiztasuna:
- Etxebarri – Plentzia: 20 min.
- Basauri – Kabiezes: 30 min.
Ordutegi guztiak: hurrengo trenak atalean.
Gogoratu ekainetik irailera ostiral eta jai bezperetan gau osoan ibiliko dela metroa.