Suscribirse a Metro-zerbitzua

Metro Bilbaok ohiko zerbitzuen %30 bermatuko du biharko sektore publikoan deitutako grebari begira

Bilbon, 2024ko martxoaren 11n

Biharko, martxoaren 12rako, sektore publikoan deitutako grebari begira, eta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailaren martxoaren 8ko Aginduan adierazitakoaren arabera, Metro Bilbaok bermatuko du ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzen direla.

Horrela, laneguneko ohiko zerbitzuen %30 bermatuko da (dekretatutako gutxienekoa), eta zerbitzu horiek indartu ahal izango dira langileen prestasunaren arabera.

Metro Bilbaok zerbitzua indartu du inauteriak direla eta

Bilbo, 2024ko otsailak 9

Otsailaren 10ean eta 17an, larunbatak, Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du, inauteriekin batera. Larunbat bietan, metro zerbitzua areagotuko da gau osoan zehar, eta trenak 20 minutuko maiztasunez ibiliko dira bi adarretara, eta enborrean, 10 minutukoa izango da maiztasuna.

Athletic Club – RCD Mallorca

Otsailaren 2an, ostirala, Athletic Club eta RCD Mallorca taldeek, 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du partida amaitzean.

Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei eta zure itzulera planifikatu.

Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak  

Gomendioak:

Athletic Club – Deportivo Alavés

Urtarrilaren 16an, asteartea, Athletic Club eta Deportivo Alavés taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du partida amaitzean, bai ohiko iraupenarekin, bai luzapen edo penaltien kasuan.

Zerbitzu bereziko trenak Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietan bakarrik hartu ahal izango dira.

Gomendioak :

Metro Bilbaok historiako bigarren markarik onena izan zuen atzo 386.715 bidaiarekin

Bilbo, 2023ko abenduaren 22a

Metro Bilbaok aurtengo bidaia-marka hautsi zuen atzo, abenduak 21. 386.715 txartel-balioztatze izan zituen, iazkoak (356.381) baino %8,5 gehiago. Hartara, abendu honetako lanegunetako batezbestekoa baino %17,1 edo 56.459 bidaia gehiago zenbatu dira.

Metro Bilbaok %22 indartuko du zerbitzua San Tomas egunean

Bilbon, 2023ko abenduaren 20an

Dena prest dago Metro Bilbaon San Tomas eguna ospatzeko. Beste behin ere, eta operatibaren ikuspuntutik, metroaren urteko erronkarik handiena bihurtuko da bihar euskal nekazaritzaren azokarik garrantzisuena. Eskakizun horrek erabateko errendimenduan funtzionatzera behartuko du, ahalik eta baliabide gehien zabalduz, eta horrek, aldi berean, bezero ugari izatea ekarriko du.