Ohiko metro-zerbitzua martxoaren 21etik aurrera
Martxoaren 21ean, astelehenarekin, neguko ohiko zerbitzuaren maiztasunekin hasiko du zerbitzua Metro Bilbaok. Betiko zerbitzua emango du berriro, %100, hain zuzen.
Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Athletic Club – Getafe CF: martxoak 18, 21:00
Martxoaren 18an, ostirala, Athletic Clubek eta Getafe CFk 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok bere zerbitzua indartuko du mugikortasuna errazteko.
Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Athletic Club – Levante UD: Martxoak 7, 21:00
Astelehenean, martxoak 7, Athletic Club eta Levante UD-ek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean.
Partidara metroz etorriko bazara, jarraitu gure langileen aginduei.
Larunbat gaueko zerbitzua: metroa gau osoan
Osasun-larrialdia amaituta, otsailaren 19tik aurrera Metro Bilbaok larunbatetako ohiko zerbitzua berreskuratuko du, eta gau osoan ibiliko dira metroak.
Ostiral gauetan neguko ohiko zerbitzua emango da, metroa 02:00 arte.
Athletic Club – Real Sociedad: Otsailak 20, 21:00
Igandean, otsailak 20, Athletic Club eta Real Sociedad-ek 21: 00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean.
Partidara metroz etorriko bazara, jarraitu gure langileen aginduei.
Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Gomendioak:
Athletic Club – Valencia CF
Ostegunean, otsailak 10, San Mamesen Athletic Club eta Valencia CF taldeen arteko 21:30etan jokatuko den partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzuaren amaiera luzatuko du 00:30ak arte (Santimami/San Mamesetik igarotze ordua)
Athletic Club - RCD Espanyol
Astelehenean, otsailak 7, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta RCD Espanyol-ek 21:00etan, eta Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean, zaleei San Mameseko bidaia errazteko.
Athletic Club – Real Madrid
Ostegunean, otsailak 3, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta Real Madril-ek 21:30ean, eta Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean, ohiko ordutegian edo luzapen eta penaltietan.
Partida amaitu eta gero ekingo zaio dagokion zerbitzuari, eta bezeroek geltoki guztietan izango dute sartzea eta irtetea.
Gomendioak:
Athletic Club - FC Barcelona
Ostegunean, urtarrilak 20, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta CF Barcelona-k 21:30ean, eta Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean, ohiko ordutegian edo luzapen eta penaltietan.