Neguko ordutegia
Neguko ordutegia hurrengo irailak 7tik aurrera indarrean egongo da.
Maiztasunak eranskinetan dituzu ikusgai:
Metro Bilbaoko Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeko gehiengo sindikalak aurreakordioa lortu dute Hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren esparruan
Metro Bilbaok jakinarazi duenez, enpresaren zuzendaritzak gaur goizean negoziazio- mahaian aurkeztu duen proposamenak sindikatuen gehiengoaren balorazio positiboa jaso du; horri esker, indarrak bildu dira eta hitzarmen kolektiboa berritzeko aurreakordioa sinatu da. CCOO (4), SEMAF (2), LAB (2), EGIE (2) eta ESK (1) sindikatuek ahalbidetu dute Hitzarmen Kolektiboaren aurreakordio hori sinatzea, guztira 11 ordezkarirekin eta, beraz, enpresa-batzordean gehiengo gisa.
Gutxieneko zerbitzuak abuztuaren 2an eta 5ean: 13:45etik 16:45era
Abuztuaren 2an eta 5ean, lanuzteak egiteko deialdian, Metro Bilbaok zerbitzuen %30 bermatuko du gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan adierazten den bezala.
Aste Nagusia. Kontzertuak Europa parkean
Metro Bilbaok Europa Parkean abuztuaren 24, 25, 26 eta 26an Aste Nagusiaren programatutako kontzertuetara joateko Santutxuko geltokiaren erabilera gomendatzen du.
Gogoratu:
Ezkerraldetik, Uribe Kostatik ala Bilbotik bazatoz erabili beti Santutxuko geltokia.
Basauritik ala Etxebarritik bazatoz erabil dezakezu Basarrateko geltokia.
Kargatu zure BARIK edo erosi bueltarako txartela abiatu baino lehen, txarteldegietako ilarak saihesteko.
Egin jaramon geltokietako langileei, beti.
Aste Nagusia 2022
Aurreko urteetan bezala, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 20tik (larunbata) 28ra (igandea).
Planifikatu zure bidaia eta gogoratu jaietan metro zerbitzua egongo dela eguneko 24 orduetan.
Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Gogoratu, zure segurtasunerako, debekatuta dagoela helio-puxikak geltokietara sartzea.
*Abuztuaren 28an, igandea, zerbitzua 23:00etan amaituko da.
Metro Bilbaok jakinarazten du aste honetan, asteartean eta ostegunean, lanuzteak deituta daudela goizeko eta arratsaldeko puntako orduetan
Bilbo, 2022ko uztailak 25
Metro Bilbaok jakinarazten du aste honetarako lanuzte berriak deituta daudela, zerbitzuari puntako orduetan eragingo diotenak. Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios, ELA, CIM eta UGT zentralek antolatuta, bihar, asteartearekin, eta ostegunean izango dira, 6:30 eta 9:30, eta 18:30 eta 21:30 artean.