Suscribirse a Nabarmendutakoak/Berriak

Segurtasun-pilotuen homologazioa

Metro Bilbaok jakinarazten du trenbide-galiboan lan egiten duten edo trenbideari eragin diezaioketen lanak egiten dituzten kanpoko enpresen Prebentzio-baliabideak (Segurtasun-pilotuak) homologatzeko prestakuntza-prozesua hasiko dela.

Prozesua ez da pertsona partikularrentzat. 

Informazio- eta inskripzio-dokumentuak erantsi dira.

Parte hartzeko eskariak jasotzeko azkeneko eguna: 2023/03/31.

Garamendi sailburuak zientzia eta teknologian emakumeen lidergoaren aldeko apustua egin du Metro Bilbaoko erakusketa baten inaugurazioan

Bilbo, 2023ko otsailaren 10ean

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak “Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian” erakusketaren irekieran parte hartu du gaur, Abandoko geltokian, Bilbon. Olatz Garamendik zientziaren eta teknologiaren alorrean emakumeen lana ikusaraztearen garrantzia azpimarratu du eta berretsi du bere Sailak, eta oro har Eusko Jaurlaritzak, apustu sendoa egiten dutela emakumeak arlo horretan duen talentuaren, ezagutzaren eta potentzialaren alde.