Suscribirse a Ekintzak eta gertaerak

Metro Bilbaok Aste Nagusiko zerbitzua berreskuratuko du eta eguneko 24 orduetan ibiliko da jaiak amaitu arte

Bilbo, 2022 abuztuak 17

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du jaiez gozatzeko 2019ko abuztuan egindako azken edizioaren ondoren. Metroa 24 orduz ibiliko da Aste Nagusian, eta jaietako zerbitzua abuztuaren 28an, igandea, 23etan amaituko da. 2019ko azken edizioan, metroak 2,2 milioi bidaia baino gehiago izan zituen bederatzi jaiegunetan zehar. Orduan, geltokirik ibilienak bilbotarrak izan ziren: Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Moyua, Areeta 1. Linean eta Barakaldo 2. Linean.

Metro Bilbaok Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioaren “Denotzako Moda” aurkeztuko du martxoaren 21ean Indautxu geltokian, Down Sindromearen Munduko egunaren harira.

Proiektuak moda eta argazkigintza baliatzen ditu gaia plazaratu eta jendea sentsibilizatzeko, eta Down Sindromearen fundazioak Euskal Herrian duen 3 hamarkadatik gorako historia luzea ospatzeko ekitaldien baitan kokatzen da.

Erakusketak 10 panel ditu. Ikusgai egongo da Metro Bilbaoren Indautxu geltokian, Urkijo sarbidean, martxoaren 31ra arte, eta Metro Bilbaok Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioarekin duen urtetako lankidetzaren adierazle ere bada.

Bilbo, 2022ko martxoak 21

“Jesuitak Indautxu, 100 urte” argazki-erakusketa Metro Bilbaon

Bilbo, 2021eko abenduak 21

Eraskusketak ikastetxearen eta Indautxuren historia laburbiltzen du, 2. Errepublikatik gaur arte; 20. hamarkadako Bilboren kanpoaldean zegoen auzoa, burgesiaren bizitoki eta txaleten gune orduan, eta hiriko merkataritza- eta negozio-gune orain. Argazki historikoen 10 paneletan ohar gaitezke zer izan diren eta zer diren Jesuitak Indautxu ikastetxea eta ingurunea bera. Urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai erakusketa.