Suscribirse a Elkartasuna

Elkartasunez betetako bi edukiontzi handi Metro Bilbaotik abiatuko dira Cabo Verderantz

Elkartasuna itsasontziz ere badoa. Aste honetan bertan abiatuko dira, Metro Bilbaoko Ariz tailerretik, Cabo Verdeko Mindelo hirira dohaintzan emandako materialez betetako bi edukiontzi handi. Oinarrizko beharrizan batzuk asetzen eta bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzen lagunduko du kargamentuak. Ekimena Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe (ETLMG) irabazi asmorik gabeko elkartearen esku dago, non Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sareko boluntarioak biltzen diren.

Metro Bilbaok "Bizitza Jokoan/ La Vida en Juego" Mugarik Gabe erakundearen erakusketa aurkeztu du Abando geltokian

Erakusketan klima-krisia eta giza eskubideen krisia ageri dira, hamar paneletan, QR baten bidez galdera-joko batera sartzeko aukera ere emanez.

Bilbo, 2022ko apirilaren 5a

Gaur goizean Mugarik Gabe elkarteko Maite Ezquerrok, Zoiartze Puente erakusketaren ilustaraziogileak, eta Olatz Candina Metro Bilbaoko Komunikazio-buruak "Bizitza Jokoan/La Vida en Juego" erakusketa inauguratu dute Abando geltokiko Vialia sarbideko korridorean.

Metro Bilbaok eta Mugarik Gabeko Migratuak elkarteak erakusketa aurkeztu dute: “Irregulartasuna indarkeria da, askotarikoa eta deszentralizatua” Zazpikaleak/Casco Viejo

Bilbo, 2022ko martxoak 1

Metro Bilbaok bat egiten du Fair Saturday-rekin “Metro Akustikoa” egitarauaz

Metro Bilbaok 16 musika-emanaldi izango ditu Fair Saturday kultura-mugimenduaren baitan programatutako ekitaldietan, “Metro Akustikoa” musikaldiaren jaialdian.

Estreinako egingo da “Metro Akustikoa” jaialdia metropoli-trenaren Bilboko lau geltokitan, hauetan, alegia:
•Zazpikaleak/Casco Viejo: Unamuno sarbidea
•Abando: Renfe sarbideko korridorea
•Moyua: Ercilla sarbidea, geltoki-ikuskatzailearen bulegoaren ondoan
•Santimami/San Mamés: Bilbao Intermodalaren atarian

Kooperak Metro Bilbaoren geltokietan jarritako argazki erakusketa baten bidez erakutsi nahi du bere gizarte eta ingurumen lana, 25 urteko ibilbidean milaka pertsonek egindako dohaintzei esker burututakoa

• Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian egin da inaugurazioa eta abenduan Moyuara ere eramango dute.
• Estatu osoko 11 lurraldetan dauden 1.800 edukiontzietan jasotako arropen tratamenduaren bidez, 600 pertsona ingururi ematen zaie lana, horien %55 gizarteratze-proiektuetatik etorritakoak.
• Arroparen zati bat Koopera Store sareko 34 dendetara bideratzen da. Bertatik 10.000 dohaintza egiten dira urtean, beharrizan handiena duten pertsonentzako; eta bigarren eskuko arropak salgai jartzen dira, prezio baxuetan.
• Gainerako arropak birziklatu egiten dira eta hainbat produktu sortzen dira metodo berritzaileen bidez: autoetarako moketak, eraikuntzarako isolamendu akustikoko panelak edota arropa berriak egiteko haria.
• Kooperaren lanari esker, urtean 18.000 tona arropak zaborrontzietan amaitzea saihesten dugu; horrela, kontsumoak asko murrizten dira: 93.268.850 kWh eta 1.213.619 m3 ur gutxiago kontsumitzen dira eta 57.042 CO2 gutxiago isuri atmosferara.

Bizkaiko Gurutze Gorria eta Bizkaiko Foru Aldundia elkartu egin dira, errefuxiatuen krisialdiari ikusgaitasuna emateko

Berriro jarri da martxan ekainaren 18ra arte Deustuko metroko geltokian eta ekainaren 30era arte San Mameseko geltokian ikusi ahal izango den ‘Hurrengo geltokia: etorkizun bat” erakusketa.

SOS EKUADOR

Metro Bilbao Ekuadorren izandako lurrikarak kaltetutako pertsonekiko elkartasun kanpainari batu zaio