Suscribirse a Kultura/kirola/aisialdia: babesleak

Maiatzako Metrokultura

Maiatzean, Metrokulturak inguruan egiten diren jarduera kultural eta sozial nagusien berri ematen dizu. Hilean zehar nabarmendutako ekitaldi, ekimen eta planez gozatzeko pentsatutako proposamena. 

Kontsulta ezazu hemen programazio osoa. 

Bilbao Basketen ospakizunarekin bat egingo du Metro Bilbaok, goizaldeko ordu biak arte trenak eskainiz eta geltokietan zorionduz

Zaleen joan etorria erraztuko du metroak Udaletxean eta Aldundian jokalariei egindo dieten harrera jarraitzeko 

Nasetako pantaila digitalek ‘Zorionak’ hunkigarri bat erakutsiko dute igandera arte  

Amaia-ren kontzertua

Amaiak maiatzaren 3an, igandea, BECen emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik ekitaldia amaitzean, bertaratzen diren pertsonen mugikortasuna errazteko.  

Zerbitzu bereziaren ordutegia kontzertuaren amaierara egokituko da.  

OT kontzertua

Operación Triunfok apirilaren 18an BECen emango duen kontzertua dela eta, OT 2025 biraren barruan, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik ekitaldia amaitzean, bertaratzen diren pertsonen mugikortasuna errazteko. 

Zerbitzu bereziaren ordutegia kontzertuaren amaierara egokituko da. 

Athletic Club – Villareal CF

Apirilaren 12an, igandea, Athletic Club eta Villareal CF taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du mugikortasuna errazteko. 

Partida amaitzean, tren zerbitzu berezietarako  sarbideak Santimami/San Mames eta Indautxu geltokietatik soilik egongo dira eskuragarri. 

Apirileko Metrokultura

Apirilean, Metrokulturak inguruan egiten diren jarduera kultural eta sozial nagusien berri ematen dizu. Hilean zehar nabarmendutako ekitaldi, ekimen eta planez gozatzeko pentsatutako proposamena. 

Kontsulta ezazu hemen programazio osoa. 

Berrogeita hamar kartel inguru biltzen dituen erakusketa batek erreparatzen die Metro Bilbaoren 30 urteko kanpainei

Erakusketak errepasoa egiten dio metroak bere bezeroei helarazi dizkien informazio- eta publizitate mezuen eboluzio grafikoari.

Lehenengo gaueko zerbitzua, lineen hedapena, geltoki berrien irekiera edo kanpaina zibikoak dira jasotako gertaeretako batzuk. 

Formatu berritzaile bat da, metroaren geltokietan orain arte inoiz ere ikusi ez dena.

Korrika 2026

Martxoaren 29ko igandean, 24. Korrikaren amaiera dela eta, Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du. 

Lasterketara hurbilduko diren pertsonen joan-etorriak errazteko, trenen zerbitzua areagotuko da 10:30etik 21:30era. 

Zerbitzu berezi honek Athletic Club eta Atletico Madril taldeek 17:00etan jokatuko duten Liga F-ko partidara bertaratuko direnen mugikortasuna erraztuko du ere.