Abenduaren 22an eta 23an, 6. Elkartasun Azoka egingo du Metro Bilbaok Ansion, bi egunez elkartasun, jolas, zozketa eta hainbat jardueraz beteta.

Asteazkenean, abenduak 22, goizeko 11etan hasi eta ostegunean, abenduak 23, arratsaldeko 8etan amaituko da azoka.

Ordutegia: 11:00 – 20:00

Aurreko edizioetan bezala, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta GKEek jarriko dituzte standak eta, gainera, jarduerak eta zozketak antolatuko dituzte bertaratzen direnentzat.

Edizio honetan parte hartuko dute:

Deporte Integra Fundazioa

Uno de los Nuestros

Kale Dor Kayiko

AdsisFundazioa

Asebi

Pikume

EMAUS

FEDER

Metro Bilbaok eskuko bateria kargagailuak oparituko ditu 10 euro baino gehiagoko erosketetan.

Ez galdu kausa on baten alde laguntzeko eta opari bat eroateko aukera!

Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación