Metro Bilbaok eta Planeta Argitaletxeak ekimen berezia jarri dute martxan, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz.

Gonbitea luzatzen zaie Bilboko metroko bidaiari guztiei datorren astelehenean, urriaren 17an, izango den irakurketan parte hartzeko. Moyuako geltokian izango da (Ercilla-Guggenheim/Elcano irteera, ikuskaritza bulegoaren parean), 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

“La chica del tren” liburuaren milioi bat ale saldu dira gaztelaniaz, eta zinemarako moldaketa estreinatzear dago orain, Emily Blunt protagonista duela.

Irakurketan parte hartzera bertaratzen diren pertsona guztiei Grupo Planeta argitaletxearen nobela azpimarragarrienetako bat emango zaie opari. Gainera, urriaren 20an filmaren aurre-estreinaldira joateko 10 sarreraren zozketan parte hartuko dute.
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación