Aste Nagusia hasterako Areatzako jai gunetik gertuen dagoen San Nikolas sarbidea behin-behinean gaituko du Metro Bilbaok. Zazpi Kaleetako geltokian dagoen aho hori itxita dago otsailaren 17tik 3. linearako lanen ondorioz.

Abuztuaren 19ko 13:00etatik abuztuaren 28ra arte, ostiral eta igande, hurrenez hurren, San Nikolas sarbidea zabalik egongo da etengabe. Segurtasun berme osoz irekiko da sarbidea, ezohikoan, 3. lineako lanez inguratuta.

Ez da erabilgarri egongo mugikortasun mugatuko pertsonentzat, beraiek Unamuko plazako sarbidera joan beharko baitute.

Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación