2008ko martxoan Juanra Madariaga eta Jordi Estanyol mendizaleak Metro Bilbaok beste erakunde eta enpresa babesl batzuekin elkarlanean lagundutako Everesterako Euskal Espedizioan joan ziren.

Edurne Pasaban mendizalea ere bidelagun zutela eta kirol balentriaz harantzago, espedizioak alde humanitarioa ere bazuen. Metro Bilbaok eginkor aritu zen horretan, Himalayarako Mendizaleen Fundazioarekin elkarlanean, Kailash Hostel berrirako muga-harresia eraikitzeko proiektuaren bidez.

Metro Bilbaok diru ekarpen handia egin zion proiektuari, “metroa eta gehiago” filosofiaren baitan Bilboko kirola eta espedizioaren izaera humanitarioa babestuz. Gainera, Metro Bilbaok 300 kilo kirol arropa baino gehiago ere eman zituen Nepaleko neska-mutilentzat.

Gaur, 7 urte geraogo, kezkatuta gaude Nepalen gertautako hondamendiarekin, Richter eskalako 7,9 graduko lurrikarak milaka biktima eta desagertu eragin ditu Nepal osoan eta mugakide dituen Bangladesh, India eta Tibeten, besteak beste.

Juanra Madariaga eta Edurne Pasabanekin hitz egin dugu Kailash Hostelaren berri jasotzeko eta hauxe esan digute:

"Etxeak kalteren bat jasan du, baina garrantzitsuena da haur guztiak ondo daudela; urduri ea kezkatuta baina ondo”, esan digu Edurne Pasabanek Katmanduko Kailash Hosteleko zuzendariarekin hitz egin eta gero. Nepaletik 77 kilometrora dago eta larunbatean han izandako Richter eskalako 7,9 graduko lurrikarak ere kolpatu du.

Kailash Hostela 97 neska-mutilen hezkuntzaz arduratzen da egun: 83 han bertan bizi dira eta 14 tutoreekin, bigarren zikloa hasi dutenez gero.

Edurne Pasabanen gogoa apurka-apurka albiste onak hel daitezen bada ere, aitortu du “Katmandun eta Nepal osoan izugarri txarra dela egoera".

Onena opa diegu Kaliash Hosteleko haurrei. Hemen duzue Juanrak 2008ko espedizioan bidali zigun kronika itxaropentsua berriro.

Hostel Kailasheko haurren barreak [PDF]
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación