Hemen duzue 2014-2015eko Zerbitzuen Karta, bereziki bezeroak eta herritarrak oro har Metro Bilbaok ematen dituen zerbitzuen jakitun egoteko tresna eraginkor eta egokia. Kartan erabiltzaileek zerbitzu horietan dituzten eskubideak eta eginbeharrak ere jasotzen dira.

Informazioa emateaz, Zerbitzuen Kartan publikoki hitzematen dugu garraio publikoaren zerbitzua gero eta kalitate hobez kudeatu eta emango dugula. Herritarren beharrak eta itxaropenak dira konpromisoak zehazteko abiapuntua, eta zenbateraino betetzen diren neurtzea funtsezkoa da Metro Bilbaok etengabe hobetzeko duen prozesuan.

Metro Bilbaok ematen dituen zerbitzu ezberdinei buruzko zuen iruzkin baikor eta ezkorrek eskarietara ahalik eta egokien doitzen lagunduko digute. Metroaren erabiltzaileak gure erabakienerdigunean egon behar dute eta hemen barruan hala dela egiaztatzen duten modu asko aurkituko dituzue.

Eneko Arruebarrena Elizondo
Zuzendari Nagusia

Sakatu irudian dokumentua ikusteko

Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación