Irailaren 5etik aurrera Urtekoa26 txartela Alde Zaharraren eta San Inazioren arteko geltoki guztietan eskuratu ahal izango da, baita Areeta eta Ansioko geltokietan ere.

Astelehenetik aurrera, metro sareko geltoki guztietara zabalduko da.

Geltokietako langileen bulegoetarako sarbideetan dauden makina automatikoetan soilik eskuratu ahal izango dira.

Salmenta-makina automatikoetan eskuratu ahal izateko baldintzak:

- Barik txartelak/agiriak pertsonalizatua eta indarrean egon beharko du. Ezin izango da Barik txartel anonimoarekin eskuratu (argazkirik gabe).

-Ordainketa bankuko txartelarekin bakarrik egin ahal izango da. Beraz, erosiko duenak txartel hori eta Nortasun Agiria edo Pasaportea eraman beharko ditu, nortasuna egiaztatzeko.

- Geltokian, Metro Bilbaoko langileek dokumentazioa erkatu eta salmenta baimenduko du. Une horretan, geltokian metroko langilerik ez balego, Interfonoaren bidez geltokirik hurbilena zein den galdetu ahal izango da, txartela erosi ahal izateko.

Destacada
Desactivado
Fecha de publicación