<p>Metro Bilbaoren III. Merkatu txiki Solidarioa inauguratuko da abenduaren 22an, igandea, eta 23an, astelehena, Ansioko geltokian. Dozenatik gora GKE izango dira eta beren produkturik onenak jarriko dituzte salgai, hainbat kausa altruistatarako fondoak biltzeko. Ekitaldia igande goizean inauguratuko da, abenduak 22, eta astelehenera arte egongo da zabalik, abenduak 23, 20:00ak arte. </p><p>Ekimen solidario honetan laguntzen ari diren irabazi asmorik gabeko erakundeen artean, Metro Bilbao eta Euskotreneko langile batzuek parte hartzen duten bat dago: Euskal Trenbidetako Langileak Mugarik Gabe da erakundearen izena, eta Sahararen alde egiten dute lan. Horrekin batera, beste hauek egongo dira: Intermon Oxfam, Kal dor kayiko, Munduko Medikuak, Desembarco Granma, Argia Fundazioa, Lagun Artean, Amiarte Elkartea, Feyda familiak, Eliz Artearen Museoa, Asebi, eleskaparate,Uno de los Nuestros eta Mujeres del Mundo.<br><img alt="" src="http://www.metrobilbao.net/system/attachments/7671/original/mercadillo_…;

Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación