Apirilaren 11n Gutun Zuria jaialdiari hasiera emateko prentsaurrekoa egin zen Alondegian. Ondoren, nazioartekan ospetsuak diren hiru idazle, aurtengo gonbidatu nagusiak, gure instalazioak ikustera etorri ziren.  Margaret Atwood , Letren Asturiaseko Printzearen Saria irabazi duen idazle kanadarra, poesia, fikzio eta ez fikzioko  50 liburu baino gehiagoren egilea; Alberto Manguel , Belgikako Liegeko eta Anglia Ruskin (Cambrigde  -Ingalaterra) unibertsitateko Honoris Causa Doktorea, German Sanchez Ruperez Fundazioaren Saria 2002an, Roger Caillos Saria 2004an, eta Hector Abad, kazetari, itzultzaile eta idazlea, hainbat sari jaso dituena Portugalen eta Amerikako Estatu Batuetan "El olvido que seremos" giza eskubideen aldeko benetako tratatua den bere azkeneko obrarengatik. Metro Bilbaok laguntza ematen dio Gutun Zuriari lehenengo ediziotik eta aurten ere bat egin du "Irakurlearen/idazlearen oroitzapenak" lelopean antolatu du seigarren edizioarekin.

Destacada
Desactivado
Fecha de publicación