Erakusketa Jacques Carelmanen haurtzaroan sortu zen kasik, neguko oporraldian zelaian bizi zela. Bertan, laborariak ikusten zituen korrespondentzia bidez salduko zituzten katalogoak egiten euren gabeziak konpontzeko. Hauek barne zeramatzaten objektu kopurua eta erabilerarako xehetasun handiko azalpenak.

Nagusia zela katalogo honen parodia sortu zuen. Irudiak aurkeztu zizkion hainbat argitaletxeri eta 1969. urtean horietako batek onartu zituen. Argitaratu bezain laster, bere lanak kriston arrakasta izan zuen. Ondorioz, 15 hizkuntzatara itzuli zuten. Pariseko Dekorazio Arte Museoko kontserbadoreak adorea eman zion lana hiru dimentsioko objektuetan bihurtzeko proposamenaren bidez eta une hartan hirurogei inguru egin zituen.

1972. urtean aurkeztu zen lehen aldiz erakusketa Louvre Museoko Marsan Pabilioian. Momentu horretatik aurrera erakusketa handituz joan da 200 gailu eta 100 marrazkik osatzen duten bildumara iritsi arte egun. Lehen aldiz bilduma osoa ikusgai jarriko da Buenos Airesen.

Gaur arte 2.500.000 ikusletik gora izan dira erakusketa ikusten hainbat hiritan, Paris, Bartzelona, New York, Jerusalem, Tokio, Hanburgo eta Madrilen, kasuko. Artistak erakusten duen filosofiaren arabera "gizarte kontsumoari buruzko kritika da, erosi eta laster bota eta kontsumitzen jarraitzeko beharrizana duten mendebaldeko hiri aberatsak barregarri uztea. Geure gizarteko objektuekiko mirespenari sakratutasuna kentzea”.

Informazio gehiago Infopuntuan.

LOKALIZAZIOA: Erakusketa Aretoa. AlhóndigaBilbao. (Arriquibar Plaza, 4, 48010 Bilbao)
DATA: 2011/09/27 – 2011/10/16
PUBLIKOA: Guztiak

Destacada
Desactivado
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado