Martxoaren 29tik 30erako gauean egingo da, zerbitzua amaitu eta gero  

Izena aurretik emateko epea irekita egongo da bihartik aurrera, otsailaren 6ra arte 

210 plaza zozketatuko dira: 60 pertsona ibilbide berrirako (Basarrate-Ansio) eta 150 ibilbide klasikorako (Moyua-Ansio) 

Underrun lasterketaren hirugarren edizioa nobedadeekin dator. Martxoaren 29tik 30erako gauean, zerbitzua amaitu eta gero, metroaren instalazioek berriz hartuko dute lehia-helbururik ez duen kirol-proba hau. Horrela jakinarazi du gaur Eneko Arruebarrenak, Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak, zeren prentsaurrekoan agertu baita Barakaldoko alkate Amaia del Camporekin eta euskal kirolaren munduko pertsona ospetsu batzuekin -proba original honetan parte hartuko dute hauek ere-. 

Metro Bilbaoren 30. urteurrenaren kariaz, aurtengo edizioaren nobedadea trazatua izango da. Lehendik ezagutzen genuena da Moyuatik abiatu eta Indautxu, Santimami/San Mamés, Deustu, Sarriko, San Ignazio eta Gurutzeta/Cruces geltokietatik pasatzen den ibilbidea, eta horri bigarren distantzia bat gehituko zaio oraingoan: berau Basarratetik abiatuko da, eta -bestea bezala- Ansion bukatuko da, Santutxu, Zazpikaleak/Casco Viejo eta Abandotik ere pasatuz. Era horretan,parte hartu nahi dutenek bi ibilbide horien artean aukeratu ahal izango dute (pertsona bakoitzak bakarra aukeratu ahal izango du), lehengoaren trazatua 7,8 kilometrokoa eta bigarrenarena 10,2koa dela jakinda. 

Bere ondoan kirolaren munduko pertsona ospetsuak izanik, hala nola Carlos Gurpegi, Aritz Erkiaga, Aitzol Atutxa, Naia Fernández, Dani Álvarez, Janire Fragua eta Xabier Madariaga, Aurrebarrenak nabarmendu du “proba honek duen konplexutasun teknikoa”, eta eskerrak eman dizkie Metro Bilbaoren aldetik proba egitea ahalbidetzen duten pertsonei: berrogeita hamar baino gehiago. 

 

Aurretiko izen-emateak, zabalik bihartik aurrera 

Aurretiko izen-ematea bihartik aurrera -urtarrilak 29- egin daiteke, otsailaren 6ra arte, www.underrun.metrobilbao.eus webgunean, eta otsailaren 12an notario aurrean egingo den zozketako irabazleek euren izen-ematea formalizatu ahal izango dute otsailaren 13tik 19ra bitartean.  

Izen-ematearen kostua 25 euro dira, eta bildutako diru osoa aniztasun funtzionala duten haurren jarduera fisikoa kirol inklusibo eta egokituaren baitan bultzatzen duen Haszten elkarteari emango zaio.  

Edizio honek, Skechersen eskutik datorren edizio honek, laguntzaile hauen babesa ere badu: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala, Ur Partzuergoa, Systra, BEC, Zabalgarbi eta Kutxabank. 

 

 

field_imagen_press
La tercera edición de Underrun tendrá dos distancias diferentes en el 30 aniversario de Metro Bilbao
Fecha de publicación