2026ko urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra arte, 15 urtetik beherakoek doan bidaiatzen jarraituko dute. 15 urte betetzen diren egunean, doakotasuna iraungitzen da.
Doakotasuna baliatzeko ezinbestekoa da Barik txartel pertsonalizatuarekin bidaiatzea (argazkia eta izena). 6 urtetik beherakoek ez dute txartelik beharko.
Era berean, 2025eko bigarren seihilekoan indarrean jarraituko duten hobariak mantenduko dira: Gazte tituluek %50eko deskontua izango dute, eta gainerako tituluek (Bidai, Creditrans, Gizatrans eta Igogailua 10 bidaia) %40ko deskontua.
Zelan ateratzen da Barik euskarri pertsonalizatua?
Bezeroen Arretako edozein bulegotan eskatzen da. Bilbo, Ansio, Portugalete, Areeta, Leioa, Durango, Gernika eta Sodupen daude bulegoak. Xehetasunak hemen.
Pertsonalizatu gabeko Barik euskarririk izanez gero, pertsonaren datuak gehituz berrerabil daiteke.