64 talde, arauzko 10 mahai, bi norgehiagoka egun eta sariak lehenengo hirurentzat izango ditu ‘Metrobolin’ lehiaketak, urteurrenaren harira antolatuta 

Izen emateak, doakoak eta bikoteka, urtarrilaren 18ra arte egin daitezke Interneten eta zozketa bidez esleituko dira plazak 

Gabonak pasata, Metro Bilbaoren 30. urteurrena ospatzeko hurrengo erronka Metrobolin izango du izena. Hau da, metroak antolatutako lehen futbolin txapelketa. Hilabetearen amaieran ospatuko da eta lehiaketa irekia izango da. Horrela, enpresak are gehiago hurbildu nahi du garraiobidea erabili ohi duen gizartearengana. 

Ansion egingo da txapelketa urtarrilaren 30ean (ostirala, arratsaldez) eta 31n (larunbata, egun osoan). Arauzko hamar joko mahai, argi eta emaitzak jarraitzeko pantaila digital handi batekin jantziko da geltokiko galeria. Epaileak egongo dira partidak ikuskatzeko eta sariak banatuko dira lehenengo hiru sailkatuen artean. 

Binakako txapelketak 64 talde hartuko ditu 16 multzotan banatuta. Lehenengo fasean, talde bakoitzak hiru partida jokatuko ditu. Horietako bakoitzean, zazpi gol lortzen dituenak irabaziko du. Multzo bakoitzeko sailkatutako bi onenek kanporaketetan hartuko dute parte, non azken partidak luzatuko diren hiru setetara jokatzeko. Final handia larunbatean jokatuko da, 19:30etan. Ondoren, sariak banatuko dira. 

Izen emateak doakoak dira eta horretarako sortu den web orrialderen bidez egin daitezke. Bikotekideen izenak ezin izango dira aurrerantzean aldatu, eta inor ezingo da bikote batean baino gehiagotan agertu. Epea datorren igandera arte (hilak 18) egongo da zabalik. Ondoren, dagokion zozketa egingo da eta parte hartuko duten taldeei jakinaraziko zaie. 

field_imagen_press
Metro Bilbao transforma la estación de Ansio para acoger su primer campeonato de futbolín
Fecha de publicación