Metro Bilbaon erabiltzaile guztien esperientzia hobetzeko lanean jarraitzen dugu. Horregatik, bi funtzionalitate berri sartu ditugu gure web orrian. 

Lehenengoa webaren orrialde nagusian geltoki-hautatzailea berri bat da, hurrengo trenetarako itxaronaldiak denbora errealean erakusten dituena.  Sareko edozein geltoki bat hauta daiteke, edo hurbilena erakutsi, geo-kokapenaren aukera erabiliz. Klik bakar batekin nasako teleadierazleetako informazio bera lortuko da. 

Bigarrena aldiz, webgunearen jatorrizko edukia aldatzen ez duen erabilerraztasun-tresna da. Pantailaren alboan dagoen ikono bat sakatzean aktibatzen da, eta hura hautatzean erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitutako hainbat nabigazio-modu dituen menu bat zabalduko da, hala nola teklatu bidezko kontrola, ahots-aginduekin edo ikusmen murriztua duten pertsonentzako nabigazioa, besteak beste. 

Berritasun horiekin, Metro Bilbaok berretsi egiten du erabiltzaile guztientzako zerbitzu digital irisgarria, inklusiboa eta erabilgarria eskaintzeko konpromisoa. 

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Bi funtzionalitate berri web orrian
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado