Metro Bilbaok «Eskerrik asko eserlekua uzteagatik» ekimena abiatu du, mugikortasun inklusiboagoa sustatzeko.Helburua bidaiariak trenetako eserleku grisen erabiltzaileak errespetatzearen garrantziaz jabe daitezen da. Eserleku horiek gehien behar dutenentzat dira, besteak beste, adineko, mugimendu murritzeko, adimen-ezgaitasuneko pertsonentzat, haurdunentzat eta gida-txakurrekin doazenentzat (txakurra eserlekuaren azpian joango da). 

Ekimenarekin jendeari gogorarazi nahi zaio eserleku grisak benetan behar dutenentzat direla, eta eserleku horiez berez eta azkar uztea lortu nahi da. Horretarako, txartel bat diseinatu da lepotik eskegita eroateko zinta batekin, erabiltzaileak eserlekua berez uztera animatzeko. 

Txartela Bezeroen Arretako Bulegoetan eskatzen da (Ansio, Zazpikaleak/Casco Viejo edo Areeta). eta bana ematen da. Norbaitek eserkelua behar duela bistaratu nahi da, eskatzen ibili beharrik gabe. Garrantzitsua da gogoan izatea ez dela beharrezkoa txartel hori izatea eserleku horiek erabiltzeko lehentasuna izateko. 

Bulegoak eta ordutegiak hemen: harremana eta bulegoak. 

 

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Gracias por cederme el asiento
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado