• Errefortzu-trenak abian jarriko dira Ligari bukaera ematen dion partida amaitu bezain laster

 

  • Bezeroak, Santimami/San Mamés, Indautxu eta Moyuako geltokietan soilik sartu ahal izango dira zerbitzu berezietara

 

Datorren igandean, maiatzak 25, Athleticek eta Bartzelonak 21:00etan jokatuko duten partidagatik, Metro Bilbaok tren-zerbitzu berezi bat eskainiko du neurketaren hasieran eta amaieran, eta baita Óscar de Marcos jokalariaren iragarritako agurra bukatzen denean ere. Era horretan, erraztu egin nahi da Ligaren sasoi honetako azken partida zelaian ikustera joango diren milaka pertsonen mugikortasuna.

Ohikoa denez, partida bukatzen denean, sarrera Santimami/San Samés, Indautxu eta Moyuako geltokietan soilik baimenduko da; bestalde, norgehiagoka hasi baino 45 minutu lehenago -gutxi gorabehera- , Santimami/San Mamés geltokia irteteko soilik erabili ahal izango da, eta ezein kasutan ez da sarrerarik baimenduko, segurtasun-arrazoiengatik.

Metro Bilbaok gomendatzen du Barik edo joanaldiko txartela eskura eramatea, balioztatze-makinetatik azkarrago pasatzeko, eta baita txartela kargatuta eramatea eta gure geltokietako pertsonalaren jarraibideak une orotan betetzea ere.

Categoría
field_imagen_press
Servicio especial Athletic vs FC Barcelona Zerbitzu berezia - maiatzak 25 mayo - 21:00h
Fecha de publicación