Apirilaren 17an, osteguna, Athletic Club eta Rangers FC taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz.  

Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran.  

Gogoratu metroa 02:00ak arte izango duzula. 

Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia   

Gomendioak:   

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu   

  • Barik txartelarekin bidaiatu ezkero, kargatu aldez aurretik   

  • Adi egon gure langileen argibideei    

   
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke. 

Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic Club – Rangers FC 2025/04/17
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado