Urtarrilaren 16an, osteguna, Athletic Club eta C.A. Osasuna taldeek 19:30etan jokatuko duten kopako partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du norgehiagoka hasi baino lehen eta amaitzen denean, mugikortasuna erraztuz. 

Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia  

Gomendioak: 

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu  
  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea  
  • Adi egon gure langileen argibideei   

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (18:45-19:30) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.  

Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic-Osasuna
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado