Metroak 804 zirkulazio egingo ditu, ohiko 553 zirkulazioen aldean

Gabon gauean eta Urtezahar gauean ere aurreko urteetan ezarritako zerbitzu berezien oso antzekoak eskainiko dira

Metro Bilbaok jardunaldirik zorrotzenetako bat izango du larunbat honetan, San Tomas eguna dela eta. Egun horretan aurreikusten den eskaera handiari erantzuteko, asteburua izanik jende asko Bilbora hurbiltzea espero baita, metroak baliabide bereziak zabalduko ditu eta zerbitzua indartuko du neguan larunbat batean egiten dituen zirkulazioen ia erdia gehiagorekin.

Horrek esan nahi du egunean zehar 804 zirkulazio egingo direla, ohiko 553 zirkulazioen aldean.

Zerbitzua indartzearen ondorioz, 9:30etatik 21:30etara bitarteko maiztasunak bost minutukoak izango dira bi ertzetan eta bi minutukoak enbor komunean, metroak izan dezakeen gehieneko maiztasuna.

Zirkulazioen hazkundeak ekarriko du, halaber, lanaldi osoan zehar zerbitzua emateko lan egingo duten langileen kopurua handitzea. Guztira, 200 pertsona baino gehiago arduratuko dira metro-operatibaren funtzionamendu egokia bermatzeaz.

Gabon gauean eta Urtezaharrean zerbitzuak

San Tomas ospakizunaren ondoren, Gabon hauetako jai-egunetan bezeroei eskaintzen dien zerbitzua izango du ardatz Metro Bilbaok. Aurreko urteetan bezala, Gabon gauean eta Urtezahar gauean trenek 20:30etan utziko diote zirkulatzeari, eta zerbitzua goizaldeko 1:00ean hasiko da berriro, aisialdiko joan-etorriak eta afarien osteko etxera itzultzeko bidaiak errazteko.

Trenak geltokietatik igarotzen diren ordutegia eskura izango da Metro Bilbaoren web orrialdean (www.metrobilbao.eus).

 

Categoría
field_imagen_press
Horarios Santo Tomás y Gabonak
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación