Bilbo, 2020ko azaroak 2

Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusiak gaur goizean Santimami/San Mames geltokian uniforme berria aurkeztu du, metroko bi langilerekin batera. Laster jantzi berriak estreinatuko dituzte langile guztiek, Javier de Juanak 1995ean diseinatutakoaren ordez.

Aurkezpenean bi langilek hartu dute parte, aurki beraien lankideek ere jantziko duten uniformea aurrez aurre eta zuzenean erakusteko. Gidariek, geltoki-ikuskatzaileek, bezeroen arretako, aginte toki nagusiko eta zerbitzu orokorretako langileek erabiltzen dute uniformea.

Diseinatzeko orduan erabiliko duten langileen iritzia kontuan hartu da beti. Lanerako arropa hori erosoagoa eta funtzionalagoa izatea da helburua. Horren harira, langile talde bat eratu zen, enpresako kolektibo ezberdinetako jendez osatuta, janzkien zer ezaugarri izan behar zuten xehe zehazteko. Ondoren, zortzi pertsonak bi hilabetez erabili zuten proba-pilotu modura, eta ezaugarri egokiak zirela balioesteko.

Uniforme berriak kalitate goreneko materialak erabiltzen ditu, eta ehun tekniko eta bi-elastikoz eginda dago, mugimendua errazteko, hotzaz babesteko eta berotik isolatzeko. Arropa teknikoagoa, erosoagoa da eta ondo egokitzen da egunero erabiliko duten kolektiboen beharretara. Aurrerapenak eta berrikuntzak dakartza, hala nola, bakterioen aurkako tratamendua alkandoretan.

Ekipamendua bederatzi janzkik osatzen dute, guztiak langileek ahalik eta modu osasungarri eta erosoenean jardun dezaten. Adibidez: txaleko alderantzikagarria, bi noranzkoetako kremailerarekin, Soft Shell barrua polarra eta bi noranzkoetako kremaileraduna, parka jostura termozigilatuak eta kremailera hidrofugoak dituztenak, iragazgaiztasuna bermatzen dutenak. Prakari dagokionez, bi modelo diseinatu dira, bakoitzak hautatzeko: praka txinoa alboetako patrikadunak edo patrikarik gabeak.

Azkenik, azpimarratu behar da orain arte ondoen gorde den sekretua kolorea izan dela. Gaur primizia giza azalduko dugu: erabilitako ehun guztiek Metro Bilbaoren identitate korporatoboen koloreak errespetatzen dituzte.

field_imagen_press
Uniforme Metro Bilbao
Resumen

•Metropoliko trena zerbitzuan jarri zenetik 25 urtera, metropoliko tren-konpainiak uniforme berria aurkeztu du, diseinu funtzionalagoz eta ehun teknikoz egina.
•Uniformea diseinatzeko lantaldeko kolektibo ezberdinen ekarpenak jaso dira.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación