Bilbo, 2020ko azaroak 18

Bizkaiko Gurutze Gorriaren “Elkarrekin Covid-19aren aurrean” erakusketa ikusgai egongo da Metro Bilbaoren Abandoko geltokian, abenduaren 13ra arte. Horren helburua euskal herritarrei eskerrak ematea da, mende honetako pandemia handienaren aurrean erakutsitako jarreragatik.

10 argazki-panel dira guztira, eta, horien bidez, Bizkaiko Gurutze Gorriak eskerrak eman nahi dizkie gizartearen hainbat kolektibori, osasun-krisi honetan egindako ahaleginagatik, hala nola pertsona nagusiak, gazteak, familiak, osasun-langileak, haurrak, boluntarioak, oinarrizko beharrizaneko produktuen dendetako langileak, erakunde humanitarioetako bazkideak eta hezkuntza komunitatea, beste batzuen artean. Gizarteak emandako erantzunaren lagin bat erakutsi nahi izan dute, gizateria osoaren alde egindako ahalegina ikusaraziz.

Erakusketak QR bat dauka, eta horrek Gurutze Gorriaren Open Datara darama: https://www2.cruzroja.es/cruz-roja-responde-open-data. Bertan, Gurutze Gorriak Covid-19aren aurka egindako lanaren inguruko datu guztiak daude jasota, eguneratuta.

Gurutze Gorriaren ERANTZUN Plana

Martxoan, Gurutze Gorriak “Gurutze Gorriaren ERANTZUN Plana” izeneko plana jarri zuen abian. Gizarte osoaren, baina, bereziki, babesgabetasun egoeran dauden pertsonen beharrizanei erantzuteko tresna bat da. Gurutze Gorriak inoiz abiatutako operazio handiena izan da, baliabide, gaitasun eta langile aldetik, eta dagoeneko zortzi hilabete pasa dira martxan jarri zenetik. Denbora horretan, ERANTZUN planari esker Bizkaiko 42.000 pertsonari eman zaie laguntza, 3.000 boluntarioren bidez.

Pandemia egoerari erantzuteko plan horrek herritarren oinarrizko eskubideak estaltzeko helburua dauka, eta hainbat lan burutzen dira hainbat arlotan: larrialdiak, osasun arreta, hezkuntza, gizarteratzea, laguntza psikosoziala edo enplegua lortzeko laguntza.

Gurutze Gorriaren ERANTZUN Planaren bigarren fasean murgilduta dago dagoeneko. Pandemia eragin sozioekonomiko handia izaten ari da eta krisi sakon bat utziko digu, beraz, horri erantzun beharra dago. Bizkaiko Gurutze Gorriko presidente Victor Gutierrezen esanetan, hemendik aurrera erantzuna sendotu egingo dute hainbat arlotan, hala nola laneratzea, eta krisia izaten ari den eragin psikosoziala arintzen saiatuko dira. Horretaz gain, agerraldi berrien eta beste edozein larrialdiren inguruko lana ere aktibatuta egongo da.

field_imagen_press

Resumen

• Metro Bilbaok erakunde horren erakusketa ikusgai izango du Abandoko geltokian, abenduaren 13ra arte.
•Helburua da osasun-krisi honetan gizarteko kolektibo guztiek emandako babesa ikusaraztea eta eskertzea.
• Pandemia hasi zenetik, 42.000 pertsonak jaso dute Bizkaiko Gurutze Gorriaren laguntza, 3.000 boluntariori esker.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación